LITERATURA

Hizkuntza eta Literaturari Buruzko Nazioarteko Mintegia

Gaur hasita eta etzi bitartean, Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan, Hizkuntza eta Literaturari Buruzko Nazioarteko V. mintegia burutuko da, Arabako campuseko irakasle irakurleen kolektiboak antolatuta.

Aurtengo edizio honek hizkuntza eta literatur sistemei buruzko ikuspegi orokorra eskainiko du, eta  irakasleek eta irakurleek EHUko ikastegi honetan irakasten dituzten atzerriko hizkuntzen eta literaturen ikerkuntzan sortutako azken nobedadeen berri izango dute.

Azken egunean, idazle eta aditu galegoen presentzia izango da, tartean Isaac Xubin. Berak Un camiño pola filoxofia izeneko hitzaldia eskainiko du. Isaac Xubin idazle eta itzultzaile galegoak Izenak, sagutxo bat eta itsasontzia errezitaldia egin zuen Eako Poesia Egunetan ekimenean, izan ere idazle honek Sarrionandiaren poemak itzuli ditu galegora.

Programa osoa hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button