IKUS-ENTZUN

Clara Sanz zuzendariaren “Andrómedas” filma, Azkuna Zentroan

Bestelako ikus-entzunezko narratibei begiratzeko xedez, Azkuna Zentroak Bideotik bideo sorkuntza programa antolatu du.  Gaur, hil honetan amaituko zikloaren beste emanaldi bat pantailaratuko dute bertan: Clara Sanz zuzendariaren Andrómedas proiekzioa.

Saio honetan, “etxekoa, migrazioa, zaintzak edota ahanztura bezalako gaiak landuko dira. Kontu horiek guztiak estu-estu lotuta daude familietako eguneroko bizitzekin. Horietako bat desagertzen denean, balantzan dabilen oreka hauskor batean bizi dira elkarrekin”.

Filmak honakoak kontatu nahi du: Mantxako herri txiki batean, emakume batzuk bildu dira etxe batean. 90 urteko Rosita Mariarekin bizi da, azken zazpi urteetan zaindu duen Ekuadorko emakumearekin. Eta Rositaren biloba Clara bi horien arteko harremana filmatzen ari da.
Film hau ikusi ostean, eta bere sortzailearekin hitz egiteko aukera izango da, bertako Golem Alhondiga zinemetan.

Deialdi publikoaren bitartez hautatutako dokumentalak nahiz komisariatuak erakutsiko ditugen programa hau otsailaren 4an hasi eta martxoaren 25ean amaituko da, Oskar Alegriaren azken lan luzearekin: Zumiriki izeneko film luzea izango da ikusgai lehen aldiz Euskal Herrian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button