IKUS-ENTZUN

“Caostica” jaialdiak lanak jasotzeko epea zabaldu du

Caostica jaialdiak bere oinarriak haizatu ditu. Bertan film proposamen alternatiboak aurkezten dira, eta musikarekin eta beste kontu askorekin nahasirik oso eskaintza interesgarri bilakatzen da Bilbon. Caostica film labur eta bideoklipen festibal internazionalaren 18. edizioa ekainaren 1etik 8era ospatuko da Bilborock aretoan.

Aurtengo jaialdian lanen bat aurkeztu nahi baduzue, adi honakoei: egileek nahi beste film labur aurkez ditzakete, beti ere 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztu badira.
Hiru ataletan aurkeztu ahal dira lanak: Bideozinema atala, Bideoklip atala, eta Animazio atala. Hiruretan sarituko diren lanek 1.000 € jasoko dituzte. Gainera, Caostica Kultura Elkarteak Bizarro Saria emango dio Jaialdiarekin bat datorren lanik “lotsabako, berritzaile, bitxi, adeigabeko, martetar, baldar, arraro, arriskutsu, ausart eta adoretsuari,” izena eman duen atala edozein delarik ere. Sarira hautatuko duten lanak Bizarro Festa mitikoan proiektatuko dira, eta irabazleak garaikurra eta 1000€ko diru-laguntza jasoko ditu.
Euskaraz sortutako Lan Onenaren Saria ere emango du jaialdiak; horretarako, euskaraz egindako eta jaialdiaren edozein sailetan aurkeztutako lanen artean onena aukeratuko du. Irabazleak trofeoa eta 500 €ko saria jasoko ditu.

Lanak bidaltzeko epea apirilaren 15an amaituko da.

Jakin beharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button