ESZENA

“Ez Dok Hiru” antzezlanaren urriko emanaldiak

Tartean konpainiak Ez Dok Hiru obra berria antzeztuko du hainbat herritan hil honetan: 14an, Getxoko Andres Isasi Musika eskolan; 20an, Soraluzeko Kiroldegian; 21ean, Altsasuko IORTIA Kulturgunean; 26an, Iruñeko Gaiarre Antzokian; 27an, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean; eta, amaitzeko, 28an eta 29an, Bilboko BBK Aretoan.

Ez Dok Hiruk “Euskal Herriko musikaren altxorrari, gure baitan dugun ondare emozional horri omenaldi txiki bat egin nahi dio modu ikonoklasta batean” esan du Patxo Telleriak. Proposamen teatral berria, Euskal musikaren benetako istorioa da, eta bertako helburuetariko bat musikaren kontura ondo pasatzea da, musikari errepasoa eginez, beti ere, modu zoroan, ironia eta umorean oinarriturik.

Aurreko lanetan egin izan duten gisan, publiko helduari zuzenduko zaio antzezlan dibertigarria eta umorezkoa, eta euskaraz, nola ez! Patxo Telleriak sortu ditu testuak eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, kasu honetan doktore jakintsu moduan pertsonifikaturik, 200 kantaren zatiak erabiliko dituzte, antzerki jostagarria eskaintzeko, estilo ero, deskonzertante eta irrigarriaren bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button