ARTEA

“Braun”-en “Azpimunduko oroitzapenak” Gasteizen

Pepe Carballo Braun artistak Azpimunduko Oroitzapenak izeneko erakusketa paratu du Gasteizko La Iguana Kafe tabernan. Erakusketa musika eta artea uztartzen dituen Musikaplastika egitarauren baitan da. Izan ere, Braun bera da ekimenaren arduraduna. Erakusketa zabalik dago abenduaren 28ra bitarte.

Braun-ek objektuak, pinturak eta argazkiak bildu ditu erakusketan. Bertan, garezurraren irudia aldarrikatzen da ikono garaikide gisa. Artistaren hitzetan, “Che Guevararen edo Marilyn Monroeren aurpegiak edo Andy Warholen platanoa gure iruditeri kolektiboaren erreferenteak badira gure garaiko ikono gisa, garezur humanoak bere tokia eska dezake herri kulturan”.

Izan ere, garezurraren irudia nonahi dago: produktu toxikoetan, pirateriarekin loturiko erreferentziatan, tatuajeetan, rock-and-rollean eta goi-tentsioko posteetan, besteak beste.

“Hortaz, zergatik eragiten du horrenbesteko gaitzespena? Agian, garezurrak gorputzaren barruan egon behar duelako eta agerian egonez gero, gauzek okerrera egingo dutela ematen du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button