LITERATURA

Bizitza ederra da

Garikoitz Knörr de Santiagok euskarara ekarri du Dorak ezetz dio, Isabel-Clara Simó idazlearen lana.

“18 urte dituela, gurasoak galtzen ditu Dorak, istripu baten erruz, eta bat-batean helduen munduan ikusten du bere burua, horrek dakarren askatasun guztiarekin eta baita erantzukizun guztiarekin ere: ez dio inori baimenik eskatu behar, baina ez du inor bere gabezien errua leporatzeko ere.”

Gazteentzako arazoak diren hainbat arlotan argi ibili beharko du kontakizun honetako protagonistak, izan ere, “lagun onak egingo ditu, baita muturreko batzuk hartu ere, baina bizitza ederra dela deskubrituko du, eta ez du bere altxor bakar hori galduko”.

Isabel-Clara Simó (Alcoi, 1943) Herrialde Katalanetako idazlerik ospetsu eta emankorrenetako bat da, eta euskaraz, Julia eta Joel lanak argitaraturik ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button