ESZENA

“Boloetarako plangintza teknikoa” tailerra

Bilbao Eszenan, zuzeneko emanaldietako teknikariak prestatzeko tailerra eskainiko da maiatzaren 6an, Boloetarako plangintza teknikoa izenburupean. Tailerreko irakaslea, Karraka, Kukubiltxo eta Gaitzerdi taldeekin jardun duen John Luhman Etxebarria izango da, Bilboko Kafe Antzokiko argiztapen-teknikaria.

Tailerrean, riderrak (eszenatokien planoak, argiak, backline, eszenografia, soinua…) eta zuzeneko emanaldietarako eskaleta teknikoak lantzen, aztertzen eta egokitzen irakatsiko da. Ekimen honen bidez, era askotako ekitaldiak antolatzeko gakoak ikasi ahal izango dira, ikuspuntu teknikotik, baina edozein ekoizpenen alderdi artistiko, estetiko eta ekonomikoekin estu-estu lotuta.

Tailerra John Luhman Etxebarriak emango du. Bilboko lanbide eskolan Antzerki Luminoteknia ikasi ondoren, 1992an hasi zuen bere karrera profesionala, Karraka, Kukubiltxo eta Eolo antzerki-konpainien argiztapen teknikari gisa. 1998 eta 2008 urteen artean, Gaitzerdi konpainiaren ikuskizun guztietarako argiztapena diseinatu eta gauzatzeaz arduratu da. 1995etik gaurdaino Bilboko Kafe Antzokiko argiztapen teknikaria da, eta aretora etortzen diren talde gonbidatuekiko koordinazio teknikoaz ere arduratzen da. 2006az geroztik, Pink Tones talde madrildarraren The Pink Floyd Show ikuskizuneko argiztapena diseinatu eta biretan parte hartu du. Zea Mays, Doctor Deseo, Tierra Santa, Gatibu, Zarama, Atom Rhumba, Gari eta beste hainbat talde eta artistaren biretan ere parte hartu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button