IKUS-ENTZUN

Bolaño idazlea protagonista, Nafarroako Filmotekan

Hil honetan saio bereziak ondu dituzte Nafarroako Filmotekan. Gaur bertan, Los detectives salvajes edo 2666 lan ikaragarriak idatzi zituen Roberto Bolaño  idazle bikainaren gaineko dokumentala pantailaratuko dute.

Hiru dokumental eskainiko dituzte hil honetan. Horietarik lehena Roberto Bolaño. La batalla futura (Ricardo House) da, eta Mexikon du erreferente nagusia. Idazleak lortu dituen ospea eta prestigioa ikusita, galdera mobilizatzaile hau sortzen da: Nor da Roberto Bolaño? Lagun, kide eta senideekin izandako elkarrizketak dira.  Gutxik ezagutzen dituzten idazlearen bizitzaren uneak ezagutuko dituzue. Gutunak irakurriz, pasadizoak kontatuz eta bere bizitzaren une bereziak berreskuratuz, egitura narratiboa ehuntzen da, hirurogeita hamarreko hamarkadako Bolañorenganaino, Mexikon.  León aitak, Juan Pascoe lehen editoreak, infrarrealismoaren oraindik bizi diren sortzaileetako batzuek egilearen bizitzaren pasarte batzuk kontatuko dituzte.

Saio berezien programazioa honakoekin osatuko da: apirilaren 23an, Amodiozko lan galduak, eta 26an, Europar mailako ikus-entzunezko sorkuntzen lehiaketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button