ARTEA

Gabriela Kraviez artistaren erakusketa La Taller galerian

Bilboko La Taller galerian, Gabriela Kraviez artista argentinarraren Théâtre du Temps izenburuko erakusketa inauguratuko dute gaur. Artista egun, Parisen bizi da, baina bi astez izango da La Taller gunean grabatuak lantzen.

Théâtre du temps (denboraren antzerkia) jatorria artista argentinarrak behin eta berriz, eta testuinguru ezberdinetan, aurkitutako hitz batzuetan du: kontsolamendua, maitasuna, ilusioa, aitortza…
Gure bizirautea bermatzen duten hitzak, gure bizi-energiak elikatzen dituztenak, gure premia sakon eta mugatuenak osatzen dituztenak. Guztioi interesatzen zaizkigun beharrizanak, dauzkagun hamaika ezberdintasunetatik harago.

Baina hitzok pentsamendu kritikoarekin lotuz gero, esanguratsuagoak bihurtzen dira, boterearen aurrean erakusten dugun mendekotasuna ulertzeko. Artistaren hitzetan, “puntu kritiko hori interesatzen zait, non bat egiten duten alde esentzialak, nabarmenak, ilunak, higatuak…”.

Hala, erakusketan hainbat elementu agertuko dira: egitura binarioak, pantailak, matrizeak, inskripzioak, tramak… 

Informazio gehiago: lataller.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button