ARTEA

On Kixoteren potretak

Luis de Ocharan Bilbon jaio zen 1858. urtean. Garai hartako intelektuala izan zen eta artearekin harreman pertsonala gorde zuen. Castro Plasencia pintorearen ikaslea izan zen baina pinturara hurbildu beharrean argazkigintzak tentatu zuen. Gaztetan zenbait lan argitaratu zituen eta 1904an bere lehen saria irabazi zuen Argazki Lehiaketa Nazionala delakoan.
Literaturekin ere harreman izan zuen eta bi eleberri idazti zituen, baina halarik ere argazkigintzarengatik hartu zuen ospea.

Ocharanek egindako lanik ezagunenetakoa On Kixoteri buruz eginikoa da. Album osoa egiteko ahalegina egin zuen baina badirudi lan horrek ez zuela inoiz ere argia ikusi. 1905ean plaka batzuk atera zituen, eta orduko aldizkari askotan argitaratu ziren baina egin zituen gainerako lanak 36ko Gerran desagertu ziren.

Zarauzko Photomuseumeko aretoetan dituzue irailaren 26ra arte, Luis de Ocharan argazkilariaren On Kixote lana.

Photomuseumek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button