LITERATURA

“Poesia eta Pentsamendua” jardunaldiak, Donostian

2008an, Donostia Kulturaren babesarekin, Felipe Juaristik, Juan Ramon Makusok, Pello Otxotekok eta Aritz Gorrotxategik idazleek Poesia eta Pentsamendua ekimena ondu zuten estreinakoz. Lau poetok pentsamenduaren poesiaren gaineko hausnarketak biltzen zituen manifestu bat sinatu zuten, Gu ez garen bestea izenekoa. Harrezkeroztik jardunaldiok etengabean abiatu dituzte urtero, Durangon eta Donostian. Espazio horretan poeta eta pentsalari anitzek hartu dute parte, euskaldunek zein erdaldunek, izan ere, jardunaldion bokazioetako bat bi hizkuntzan arteko zubi-lanak egitea da, eta mugako lurraldean esperimentatzea. Poesia eta Pentsamendua jardunaldiaren poeta talde antolatzaileak duela urte bete antologia berezi bat kaleratu zuen, Felipe Juaristi, Juan Ramón Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategiren poemez horniturik: Muga izenekoa.

Aurten bi egunetako jardunaldiak antolatu dira, ekainaren 7an,  Chillida Lekun eta, gaur berton, 12an Victoria Eugeniako Club Aretoan. Joan den asteazkenean,  Francisco Jarautak Chillida, la experiencia del límite eskaini zuen, eta Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategik hainbat poema irakurri zituzten Jon Makusoren biolin soinuekin giroturik.

Gaur berton, ekainak 12, Victoria Eugenia Club aretoan, eta 19:30etik aurrera, Isabel Cadenas Cañón, Mireia Calafell, Beatriz Chivite, Tere Irastortza, Gerard de Jong, Angeles Mora partaideek errezitaldi musikatua eskainiko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button