ARTEA

Alain Urrutiak erakusketa paratu du Santanderren

Alain Urrutiak (Bilbao, 1981) erakusketa bat aurkeztu du estreinakoz Kantabriako hiriburuan. Deserosotasuna eta beste garai batzuk (Bother and other times) izenburuko erakusketa Juan Silió galerian dago ikusgai apirilaren 28ra bitarte, eta artista bilbotarraren azken lanak ikus daitezke.

Urrutia egunerokotasunean interesatua dagoen artista da. Hala, eguneroko egoera tipikoak berraztertze artistikorako objektu bihurtzen ditu. Horrela, aurretik aukeratuak izan ez diren zenbait uneren balio estetikoa handitzen du.

Horretarako, figuraziotik abiatuta, kolore paleta mugatua dela medio, irudiak desfokuratuz, eta hainbat enkoadraketa erabiliz, bere pinturak izaera esanguratsua lortzen du. Hala, irudiek ametsetakoak, onirikoak, dirudite, eta lausotasunaren bitartez lortzen du gauzek gehiago adieraztea.

Artistaren eta bere obraren berri izateko sartu bere blogean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button