MUSIKA

Iban Nikolai didgeridoo jotzaileak disko berria argitaratu du

 

Iban Nikolai didgeridoo jotzaile euskaldunak Organika izenburuko bakarkako laugarren lana argitaratu du. Nikolai Australiak izan da bertako aborigenekin didgeridooaren artea ikasten. Gero, jaialdiz jaialdi aritu da Europan barrena. Orain, berriz, laugarren lanarekin dator: Organika.

Diskoa 2013ko urtarrilean grabatu du Mikestudioan, eta CDaren diseinua eta Voices doinuaren klipa Jonmantek egin du. Diskoa bandcamp webgunean entzun daiteke, eta klipa jarraian ikus dezakezue.

Promomusikaren arabera, “den dena asmatuta dirudien gizarte honetan, Organika-k ateak zabaltzen dizkigu ezezagunera, didgeridoo-aren sonoritate mugagabeetan sakonduz; kutsu elektronikoa dauka, antzinakoa ere bai, eklektikoa ere bada, batzuetan dantzarako erritmoak zabaltzen ditu; besteetan, berriz, sentimenduekin konektatzen du, hegan egiteko”.

Nikolaik hainbat kontzertu egingo ditu lan berria aurkezteko asmoz: apirilaren 5ean, Berako Xuga tabernan izango da; 26an, Usurbileko gaztetxean, eta 27an, Sabiñanigoko (Huesca) La Celda Sonora-n.

Maiatzari dagokionez, 5ean Amurrion joko du, eta 24an, halaber, Zarauzko Udaberrifest jaialdian. Amaitzeko, ekainaren 6an Festribalico Digeridoo Jaialdian parte hartuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button