IKUS-ENTZUN

Artium Museoak “Zinema Feministaren Historiak” zikloa bidean jarri du

Artium Museoak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren eta Tabakaleraren lankidetzarekin, Zinema Feministaren Historiak zikloa jarri du bidean. Bertan Heiny Srour, Marguerite Duras eta Alice Diop zuzendarien lanak ere izango dira ikusgai.

Zikloaren helburua “emakumeek hasiera-hasieratik izan duten protagonismoa erakustea eta zinemagile horiek eta haien filmak ezagutaraztea” da. Hainbat adituk aurkeztuko dituzte emanaldiak, eta zuzendari bakoitzaren unibertso zinematografikoa azalduko dute hilean behin.

Zinema feministaren historiak zikloa atzo bertan, urtarrilak 9, abiatu zen Helke Sanderen Die allseite redurziete persönlickeit – Redupers (Nortasunaren murrizketa integrala – Redupers) film historikoarekin.
Bigarren saioa, otsailaren 6an izango da, eta The Hour of Liberation Has Arrived (Heiny Srour, Libano, 1974) filma pantailaratuko da. Reem Shilleh zinemagile eta gidoigileak aurkezpena egingo du.
Martxoaren 6an, Marguerite Duras idazlearen filma izango da protagonista: Les mains négatives. Bai eta Alice Diop zuzendariaren Vers La Tendresse filma ere.

Filmen gaineko sinopsiak eta bestelako datuak: Artium.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button