ARTEA

Bitamine Faktoriaren esportaziorako arte proiektuetarako beka

Bitamine Faktoriak, EAS-EZE 2015, Euskal Arte Garaikidea Nazioartekotzeko Programa zabaldu du. Iruneko galeriak Buenos Airesen hilabeteko egonaldia duen sorkuntza bekarako deialdia da hau.

Beka esportaziorako arte proiektuei zuzendutakoa da, eta Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten artistei zuzentzen zaie.
Arte ikerketako proiektuak garatzeko eta gauzatzeko helburuarekin (arte plastikoak, ikus-entzunezko arteak, performance-a, hiriko esku-hartzea, diseinua, soinuzko artea eta abar), diru-laguntza jasotzen duen artistak maiatzetik urrira bitartean burutu ahalko du bere proiektua, eta gero, azaroan, Buenos Airesera joango da bere lana aurkezteko eta hango sortzaileekin arte-trukea egiteko.

Eskaerak martxoaren 31 arte aurkeztu beharko dira.

Informazio osoa Bitamine Faktoriaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button