ARTEA

Bisita interaktiboak “BLV-Art” programarekin

Bilboko Udalaren BLV-Art programak gaur, maiatzaren 7an, zabalduko du Bilbo Zaharreko arte eta sorkuntza espazioetara egiten diren bisita gidatuetan izena emateko epea. Jarduera horretan parte hartzeko beharrezkoa izango da maiatzaren 31 baino lehen izena ematea www.kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez. Arty Walks ekimena ekainaren 8an eta 9an izango da, 18:00etatik aurrera, eta saio bakoitzak bi ordu inguruko iraupena izango du. Bisita interaktiboak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz.

Aurten ekimen gehiago sartu dira bisiten programan, eta hala, Jota Cerámica Creativa, Hibernando estudioa, Andoni Eubaren tailerra, La Pepita / Eskina Femenina edo Sarean bisitatu ahalko dira. Bisitariek, BLV-Art jaialdiaren izpiritua ondoen irudikatzen duten argazkiak saritzen dituen argazki lehiaketan ere hartu ahal izango dute parte.

Beste alde batetik, ekainaren 15ean eta 16an, Berreginen Museoarekin lankidetzan, bisita gidatuak antolatuko dira, euskaraz eta gaztelaniaz, Mariaren Bihotzaren plazako aztarnategira, hiri barruko Euskadiko aztarnategi interesgarrienetakora, San Frantziskoko Komentu zaharreko eta Príncipe Don Alfonso Kuarteleko aztarna arkeologikoak dituena.

BLV-Art programak kulturaren aldeko apustua egiten du, aipatutako auzoen garapenerako eta erabateko birgaitzerako elementu bultzatzailea baita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu