ARTEA

Denboraldi batez gordetzen eta gero ahazten ditugun gauzez

Karlos Martínez B.-ren Les effets de la vie en groupe erakusketa abiatu da BilbaoArten apirilaren 29ra bitartean.

BilbaoArteren arabera, “urteko ekoizpen propioko bigarren erakusketa den honetan, denboraldi batez gordetzen eta gero ahazten ditugun gauza eta oroitzapenen balioaren galtzea miatzen du”.
BilbaoArteko aretoarentzako espezifikoki eginiko muntaia da eta serigrafiaz, objektuz eta eskulturaz konposatuta dago, gouachea, igeltzoa edo metala material bezala erabiliz.

Erakusketaren harira Elena Aitzkoak Denon denona izeneko idazlana topatu dugu, beta berton, honako lerroak: “Karlosek dolu diost, eta nik pañelu; behegain dio, nik gerra dagiot. Arte erakusketa bat bisitatzen ari den euli bati buruz ari gara solasean, denok utzi nahi dugu idatzirik gure kobazuloaren aztarna. Primitiboek egiazko kobazuloak zeuzkaten, beraienak ziren, gogotik bizi izan zituzten, marrazki batzuekin, ahots batzuekin, konkor batzuekin, bi be-gi-niniekin. Suak dilatatu, etxe txikia. Etxe txikia, etxe txikia, etxe txikia. Denak huts egin zuen lehen aldiari buruz hitz egi-ea nahi baldin baduzu, nahiago nuke erreka ba ten ertzean etzan. Uholde-urezko erreka batean, ertza bustitako belarrez  josirik. Landaredi itxia eta euria zelatan, ezkutatuta, animalia bat bezala. Zeri eutsi? Lurrera begiratu eta, oso triste, materialak bereiziko ditut: oliba hezurrak, txakur baten kaka, lurra bera, zu eta ni. Zerua?”

Katalogoan ikusi ahal dituzue irudiak eta testua osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button