ESZENA

Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia asteburu honetan hasiko da

Bihar berton, azaroaren 24an, 37. Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia hasiko da. Hala, bederatzi egunez txotxongiloek fantasiaz gozatzeko abagunea eskainiko diote Bilboko ikuslegoari. Bilboko Jaialdiaren helburu nagusienetako bat “txotxongiloak bere dimentsio artistiko, pedagogiko eta sozialean sustatzea da”.

Aurtengo edizioan, munduan zehar eta hainbat jaialditan bere ikuskizunekin arrakasta itzela eskuratu duten hamar herrialdetako hamaika konpainia izango dira Bilbon. Egitarauak estetika eta teknika ezberdinekin landurako obrak eskainiko ditu, eta harizko txotxongilo tradizionaletatik formarik garaikideenetara doan arte hau, beste adierazpen artistikoekin txertatuko da, hala nola, zinema, arte plastikoak, musika edo haur-literatura..

Campos Eliseos Antzokia 37. Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren egoitza nagusia izango bada ere, Deustuko eta Errekaldeko udaltegiek, Pabellón 6k eta Otxarkoagako Harrobiak ikuskizunak, tailerrak eta mintegiak ere hartuko dituzte. Eta kaleko ikuskizunak ere ez dira faltako, izan ere, azaroaren 23tik 26ra Arriaga Plazan izango da zertaz gozatu.

Jaialdiaren web orrialdean emanaldi guztien gaineko informazioa duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button