ARTEA

Komiki-egile ospetsuenetakoak, Getxoko Komiki Azokan

Azaroaren 18tik 20ra Getxoko XV. Komiki Azoka izango da Getxon, Horacio Altuna, Paul Pope, Alex Robinson, David Aja, Mamen Moreu, Ana Oncina eta David Rubín komiki-egile garaikideen parte-hartzearekin. Gaur aurkeztu dute 15. edizioa betetzen duen ekimenaren programazio guztia, Bilbon.

Datorren asteko asteburuan  Getxoko XV. Komiki Azokaren barruan mugarik gabeko sorkuntza biziaren adierazpenak bilduko dira, eta hala, liburu-denda, argitaletxe, merchandising-denda eta fanzineen 63 salmenta-gune zabalduko dira Areetako Geltokia plazan. Egun horietan, azken nobedadeak ikusi, eta komiki zaharrak bilatu ahalko dira zaleen gozamenerako.

Azokak irauten duen bitartean, hiru egunez, lan berrien aurkezpenak, hitzaldiak, film labur eta dokumentalen emanaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak eta tailerrak izango dira programazioaren gakoak, bai eta egun horietan zabalduko diren lau erakusketa berezi ere.

Ohikoa den bezala, puntako artistak joango dira Getxora, tartean, sari potoloen jabeak direnak eta azken boladan ospea lotu dutenak, tartean, David Aja  ilustratzaile gaztea, Marvel argitaletxearentzat lan egiten duena eta Harvey, Eagle eta Eisner sariak lortu dituena. Paul Pope ere egongo da azokan, bai eta Alex Robinson ere. Baina zerrenda ez da amaitzen eta David Rubín, Horacio Altuna, José Ibarrola, Chris Hunt, Mamen Moreu, Dani Fano, Quan Zhou Wu, Ana Oncina, Rayco Pulido, Natacha bustos, Kike Infame, Marcos Prior, Víctor Santos, Susanna Martín eta Núria Tamarit bertaratuko dira. Artista ospetsuek hitzaldi eta aurkezpenetan parte hartuko dute, eta sinadura-saioak ere egingo dituzte.

Erakusketei dagokienean, karpan David Ajaren lan ezagunak egongo dira ikusgai, eta Harkaitz Canok eta Iñaki  Holgadok elkarlanean eginiko Binetazko Bikote erakusketa ere; bai eta Altunamente suyo izenekoa ere, Horacio Altunari dedikaturikoa. Torrene Aretoan, berriz, Zure komikia (love) dugu ikusgai egongo da eta bertan Gipuzkoa eta Bizkaiko komiki-sustatzaileen lana ezagutzera emango da. Bizkaia Zubian Astiberri: 15 años en portada(s) erakusketa izango da, eta Areetako Glass kafean Morirse en Bilbao.

Getxoko Komiki Azokak iraungo duen hiru egunetan eskaintza komertzial handiaz eta askotariko eta kalitatezko programazioaz gozatu ahal izango duzue.

Informazio zehatza, hemen topatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button