ESZENA

Kultur eskaintza zabala udagoienean Zarautzen

Joan den irailaren 9an Zarauzko kaleetan barna eginiko Kantu Jirak eman zion hasiera udazkeneko programazioari, eta berriro errepikatuko da urriaren 31n, eta azaroaren 13an eta abenduaren 11n.
Lizardi Antzokian egin zen urriaren 23an udazken honetan protagonista izango den antzerki eskaintzaren aurrerapen bat, non Kilima Antzerki Taldeak Txinguin lana antzeztu zuen.
Anita Maravillas Antzerkia datorren azaroaren 21ean arituko da eta Sarean Sun Sun lana antzeztuko du 17:30etik aurrera Lizardi Antzokian, non sorginek, aztiek, alkimistek, igarleek eta titiriteroek hartuko duten parte. Hurrengo astean, hilaren 27an, eta 21:00etik aurrera, Itzurungo Uhinak Zumaiako Antzerki Taldearen txanda izango da, Zer diyon? lanarekin.
Gabonetako jaien inguruan, abenduaren 11n, Deabru Beltzak Antzerki Taldea iritsiko da Zarautzera Gabon Kontuak lana aurkeztera. Hitzordua 17:30etik aurrera izango da Lizardi Antzokian.

Udazkeneko kultur programazioa bi kontzertu interesgarrirekin osatzen da. Lehena Kiroldegian ospatuko da urriaren 30ean, 22:00etan. Demode Quartet aurkeztuko da ikus-entzuleei barreak eta irriak eragiteko asmoz.
Abenduaren 18an, 22:00etan eta Lizardi Antzokian, Miren Fernandez musikagilearen kontzertua izango da. Laguntzaile, Antxon Sarasua izango du pianoan, Abel Perona kontrabaxuan eta Iñaki Oliden akordeoiarekin.

Artez Blaik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button