ARTEA

Bilboko Azkuna Zentroa berriz martxan

Gaur berton, ekinak 1, eta erabiltzaile guztien osasuna babesteko behar diren neurriak hartuta, Azkuna Zentroak bere ateak zabaldu ditu. Irekieran, Juan Mari Aburto alkatea, Gonzalo Olabarria Kultura zinegotzia eta Fernando Perez zentroko zuzendaria izan dira bisitan.

Bertatik luzatu dutenez, “dena berdin izango da, baina ezer ez da berdin izango”, baina halarik ere, normaltasunera bueltatu nahian, ekainetik abendura arte, Azkuna Zentroak 70 kultura-jarduera baino gehiago planifikatu ditu, bai eta bi zinema-ziklo eta hainbat erakusketa ere. Azkuna Zentroak bere online programazioa ere indartuko du sorkuntza artistikoan eta ezagutzaren transmisioan oinarritutako programazioarekin.

Oraingoz, Steve Paxton. Drafting Interior Tecniques izeneko erakusketa berrabiaraziko dute irailaren 20ra arte. Tana Garrido & Alina Aguila artisten Haurtzarotik zahartzarora, eta alderantziz uztailaren 18ra arte ikusi ahalko da. Sandra Cuesta edota Sra Polaroiska izango dira hilabete hauetan Arte biziak sailean parte hartuko duten beste artista batzuk.

Zinemari begira Zinemaren historiako 50 harribitxi II zikloa martxan jarriko da, bai eta BIdeOtik zikloa ere. Azken honekin lotuta, Azkuna Zentroak zenbait deialdi jarriko ditu abian, hala nola BideOtik, ikus-entzunezko beste narrazio batzuei erreparatuz, artxiboko irudiekin, memoriarekin eta sorkuntza digitalarekin lanean piezak sortzea bultzatzeko. Lan horiek bideo-sorkuntzako programa honetan sartuko dira 2021ean.

Beste aldetik, Lantegia. Ideien Laborategia-tik hurbilen dagoen sorkuntza eta hedapen artistikoa bultzatzeko proiektuen beste deialdi bat aurreikusi da.

Praktika artistikoen eta dantza garaikidearen egonaldiaz gain, Azkuna Zentroak bestelako sareak ehunduz joan da eta horiek indartuko ditu datozen hilabeteetan. Eta Talde egoiliarra programa ere zabaldu egin da, sorkuntzari eta artistei laguntzeko ekintza-planaren ondorioz. Bi talde izango dira Zentroan hurrengo bi urteetan biziko direnak.

Horiek eta makina bat kontu gehiago Azkuna Zentroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu