LITERATURA

Antonio Casado da Rocharen “Esku ezkerraz” liburuaz

111 Akademiak antolatutako Kilkerren soka ekimenak aurrera segitzen du. Gaur, honako ekitaldi hau egingo da Errenteria/Oreretan: Esku ezkerraz (Utriusque Vasconiae) poesia liburuaz solas egingo dute, 19:30ean, Mikelazulo kultur elkartean. Antonio Casado da Rocha idazlearekin batera arituko da Oier Guillan aurkezle lanetan.

Orain urtebete abian jarritako egitasmoaren hirugarren fasea lau herritatik pasatzen ari da eta Anjel Lertxundi, Antonio Casado da Rocha, Xabier Artola eta Leire Bilbao idazleen lanak aztertzen ari dira.

Gaurkoaren ostean, 24an, Xabier Artola Larrabetzura gerturatuko da bere azken lana besapean duela, Argi-itzalen neurria. Literaturaz Berbetan irakurle taldearekin elkarlanean antolaturiko aurkezpen hau Anguleri kultur etxean egingo da eta Arantxa Urretabizkaiak gidatuko du.

Beste aldetik, gaur ere, Tere Irastortzaren Eta orain badakit poema liburuaz solas egingo dute, 18:30ean, Lazkaoko Gerriko Txokoan. Eta Anjel Lertxundiren Etxeko hautsa eleberriaz mintzatuko dira, 19:30ean, Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

Ostegunera salto eginda, Joseba Sarrionandiaren Kartzelako poemak liburuan oinarrituta, errezitaldia egingo dute Mitxel Sarasketak eta Laura Mintegik, 19:30ean, Erromoko Branka elkartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button