ARTEA

Roberto Rodriguez artistaren natura basatia, Belaza Gallery gunean

Roberto Rodriguez (Aviles, 1981) pintore, ilustratzaile eta diseinatzaileak Wild Nature izenburuko erakusketa paratu du Bilboko Belaza Gallery gunean.

Erakusketa osatzen duten obrak, natura basatiaren inguruan ardazten direnak, iaz egin zituen artista asturiarrak. Kolore saturatuak, argiz eta kontrastez josiak, animalia fantastikoak, bisitariari so daudenak… Rodriguezek gizakirik gabeko narratiba fantastikoa osatu du, eta bertan,  natura egoera ezin basatiagoan agertzen da.

Aviles hirian jaiotako artistak Arte Ederrak ikasi ditu EHU/UPVko Fakultatean. Txikitatik erakutsi du komikiaren eragina; halere, skatea, surf eta musika dira bere influentzia nagusienak. Azken hamar urteetan, bere obra nabarmen hasi da, eta hainbat ekitalditan parte hartu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button