MUSIKA

Sahararen aldeko rock doinuak

Maiatzaren 25ean, Gueñes kontzejuko Zaramillo hiriguneko frontoian Sahararen aldeko Saratxorock jaialdia izango da. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da.

Sahararen aldeko elkartasun erritmo biziak ondoko taldeek joko dituzte: Aguraingo Gatillazo; Zaragoza hiriko Silencio Absoluto eta Desakato, eta Enkarterrietako Urban, Spain Tortures, Hil Aiari eta La Tronera.

Jaialdia Txomusika Elkarteak ondu du, 19:0e0tan hasiko da eta doakoa da, baina kamisetak eta CD bilduma bat izango dira salgai bilduko den dirua Saharara bidaltzeko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button