ESZENA

“Dantzatzeko ez diren koreografiak” erakusketa, Donostian

Donostiako 2016 Gunean Dantzatzeko ez diren koreografiak erakusketa abiatu da ekainaren 28ra bitartean. Erakusketa horretan Jose Lainez eta Concha Martinezen figurak nabarmendu nahi dira.

Bi donostiar hauek, Jose Lainez eta Concha Martinez, Gipuzkoako eta Espainiako dantza garaikidearen aitzindariak izan ziren. Bertan, euren sormen prozesuaren aberastasuna ikusi ahal da, marrazki, testu eta bestelako materialen bidez.

Erakusketari lotuta bestelako jarduerak ere programatu dira; adibidez, Jose Lainezen testu baten gainean prestatutako koreografia. Beste aldetik, Maite Bermudezek zuzendutako Ventanas adentro dokumentala joan den larunbatean eta igandean pantailaratu zen, baina bihar ere ikusi ahalko da berriz.

Horrez gain, topaketak, haurrentzako tailerrak eta beste hainbat jarduera programatu dira erakusketak iraungo dituen hamar egunetan.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button