ESZENA

“Auzo Eszena” programak ikuskizunak eramango ditu Gasteizko gizarte-etxeetara

Hil honetan, Auzo Eszena programa abiatuko da Gasteizen, eta abendura bitartean arte eszenikoen alorreko konpainia ez-profesionalek beren proposamenak jendaurrean erakutsiko dituzte.

Ekimen horren bidez Gasteizko arte eszenikoen alorreko konpainia ez -profesionalentzat agertoki finko eta egonkorra sortu nahi da, batez ere gaur egungo egoera kritikoan egonik. Eta horri esker, gasteiztarrek askotariko jarduerak izango dituzte, hala nola, umorea, antzerkia, magia, bakarrizketak, komedia, musikalak eta abar.

Kultura Zerbitzuak ikuskizun hauek programatu ditu: Baidefeis antzerki-taldearen Kiki, el cabaret;  Goyo magoaren Tirriski Mirriski; Titaniaren Luces y sombras;  Antrokia taldearen Cinco horas con la Mama; Poesia antzeztua, El Club de los poetan Rojosen eskutik; Tadir taldearen VIII Gasteiz varietés 2021 ikuskizuna; Hirukide taldearen Sin compromiso; eta Auskalhopen ¡Pero esto qué es! izenekoa.

Auzo Eszenaren emanaldiak igandeetan izango dira, 19:00etan, Arana, Ariznabarra, Arriaga, Salburua eta Ariznabarreko gizarte-etxeetako ekitaldi-aretoetan, urriaren 17tik abenduaren 19ra arte.

Auzo Eszena programaren gaineko datu guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button