ESZENA

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira makina bat ekitaldi Donostian

Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez Donostiako ohiko guneetan hainbat ekitaldi programatu dituzte.

Hala, Intxaurrondoko XXXIII. Emakumeen Astea martxoaren 7an abiatu zen Larrotxene Kultur Etxean Me too ikuskizunarekin. Etzi, El teatro como vía de evolución personal gaia jorratuko du Emakume Ausartak antzerki taldeak, eta hilaren 11n Muga deitzen da pausoa (2018) filmaren proiekzioa ere programatu dute. Bertan, Tupust! komikiaz hitz egingo dute bihar, martxoaren 9an, Ainara Azpiazu Axpi eta Maitane Gartziandia egileek.

Altzako XXXVI. Emakumeen Astea Larratxo Kultur Etxean abiatuko da gaur, martxoaren 8an, 17:00etan, Las Chirlas Clown-en Misión insumisión antzezlanarekin. Bihar, Book Club filma ikusteko parada egongo da. Maite Higuera Barandillak Mujeres, madurez y sexualidad: de cómo gobernar nuestra erótica gaia jorratuko du ostegunean, hilaren 10ean, eta astea bukatzeko, martxoaren 11n, Anarkia relacional antzezlana eszenaratuko du Belen Cruz eta Mila Espiga bikoteak.

Okendo Kultur Etxean, hilaren 12an, Las mujeres en la ópera hitzaldia emango du Limbania Sotok, eta egun berean, Leihoak zabalik erakusketa zabalduko da Okendon. Bertan hainbat artistek hartu dute parte: Iraia Okina, Leire Salaberria, Maite Gurrutxaga, Paula Estevez eta Sandra Garayoa irudigileak. Egun horretan ere, baina Loiola Kultur Etxean, Virginia Imaz klown-ak Pronoia pieza oholtzaratuko du. Eta Loiolan bertan hilaren 8ra arte, Emakume zapatistak: 10 legeak eta 11 eskaerak erakusketa izango da ikusgai, eta Aieten, apirilaren 30a arte izango duzue Space Girls, Space Women erakusketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button