ARTEA

David de las Heras artistaren “V o l á t i l”

David de las Heras artista bere marrazkiak eta pinturak erakusten ari da Bilboko Belaza galerian azarora bitartean. Erakusketaren titulua Volatil da.

David de las Heras txikitarik aritu da marrazten eta handik etorri zaio arte plastikoetan jarduteko grina, horrexegatik artearen munduan artista polifazetikoa da; mihise handiak, marrazki txikiak, ipuinak ilustratzen ditu, aldizkarietan ere kolaborazioak egiten ditu,…

Ez dauzka 30 urte eta bere adierazkortasuna harrigarria da; oso elementu bitxiak erabiltzen ditu eta badirudi dena etereoa dela, volatil. Norbaitek esan du errealismo magikoa egiten duela (Marquesek bezala?); emozio errealak plasmatzen baititu.

Egiten duena egiten duela beti uzten du bere marka eta ez soilik alde estetikoan. Izan ere, mihiseko pintura altxatuko bagenu munstroak, tximeletak, txoriak eta pertsonaiak agertuko litzaizkiguke. Bere obran emozioa dago; elefantea ikusiko dugu, hodeia, sutea, eta agian ez da ezer ere gertatuko, baina harago begiratzen dutenek, segundo batez gauden tokian ihes egiten dutenek, txoriekin hitz egiten dutenek, marrazkian bestelako isla atzematen dutenek,…horiek zerbait gertatzen ari dela jabetzen dira.

Volátil honetan aipaturiko ildo horretako marrazkiak eta pinturak ikusiko dituzue. Joan den astean inauguratu zen erakusketa, Belaza galerian.

Hemen duzue Nontzeberrik artistari egindako elkarrizketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button