IKUS-ENTZUN

Orotara 33 film lehiatuko dira Lekeitioko Euskal Zine Bileran

Gaurtik larunbatera bitarte egingo dute 34. Lekeitioko Euskal Zine Bilera. Guztira 33 film lehiatuko dira. Gaur, gainera, lehiaketaz kanpoko bi lan proiektatuko dituzte. Larunbatean, Euskararen Egunean hain zuzen ere, Antzarraren irabazlea iragarriko dute.

Emakumeak Plazan eta Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka lanak izango dira lehiaketatik at, gaur 19:00etan, ikusi ahalko direnak Kultur Etxean, lehen aipatu denez. Bihartik aurrera, ordea, lan guztiak Ikusgarri zineman ikusi ahal izango dira 19:30etik aurrera.

Aurreko edizioetan bezala, antolatzaileek hiru mailatan sailkatu dituzte lanak: Argumentuzkoak, Dokumental edo Erreportajeak, eta Sormenezkoak. Argumentuzko filmak 13 izango dira eta Dokumental edo Erreportajeak eta Sormenezkoak atalei dagokienez, hamarna lan lehiatuko dira.

Jaialdiaren azken egunean sariak banatu ez ezik, eta Euskararen Egunaren harira, The American Immigration of Lucy Garatea, Lekeitiotik Ameriketara joan eta euskara hizkuntza bakarra zuela iaz hil zen emakumezko baten dokumentala ere ikusi ahalko da.

Egitarau osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button