BESTELAKOAK

Hiri iraunkorren erronka XXI. mendean

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Bilboko Merkataritza Ganbararen laguntzaz, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Hiri iraunkorren erronka XXI.mendean izeneko jardunaldia antolatu dute otsailaren 9an, Bilboko Merkataritza Ganberan.

Jardunaldian kazetari espezializatuak egongo dira eta euren iritziak azalduko dituzte hainbat gairen inguruan.
Egitaraua honakoa izango da: Hiria genero ikuspegitik ikusita. Hizlaria: Isabela Velázquez. Arkitektoa; Gizarte kohesionatua. Giza-eskalazko hiria. Hizlaria: Gorka Espiau. The Young Foundation-eko Hirietarako Berrikuntza zuzendaria; Bilbo hiriaren garapen urbanistiko eta ekonomikoa. Hizlaria: Ibon Areso. Bilboko alkate ohia eta arkitektoa; Ingurumena eta aldaketa klimatikoa. Karbonoz libre dagoen hiri baterantz. Hizlaria: Julen Rekondo. Kimikaria eta ingurune-kontsultorea; Gobernantza berri bat. Hizlaria: Ibon Zugasti. Prospektiker, S.A.ko zuzendari gerentea eta  LKS-eko (Mondragón Taldea) Nazioarteko Proiektuen zuzendaria; Birsorkuntza hiritarra eta giza-jasangarritasuna. Hizlaria: Pedro Javier Jauregui Fernandez. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko  sailburuordea.

Joateko interesa baduzue, informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button