ARTEA

Graffitiaren eboluzioari buruzko erakusketa Gasteizen

Inside. Hiri Artea izenburupean, arte urbanoa jorratzen duten hainbat esparrutako 20 bat artisten lanak bilduko ditu erakusketak, besteak beste, graffiti egile, break dance dantzari eta disko jartzaileenak. Horrez gain, hip hop kulturaren ibilbide historikoa ere eskainiko du: 60ko hamarkadatik hasita, -bazterreko jarduera klandestinoa zenean-, 80ko hamarkadako Europatik igaroz, eta 2010eko azken lanekin amaituz.

Emaitza abangoardiako erakusketa da, non hiri- eta industria-diseinua nagusitzen diren. Hala, makina bat graffiti egilek euren lanak pintatu ahal izan dituzte aretoko hormetan. Besteak beste, Nada Serio, DBR, eta Sune izeneko artista eta kolektiboen graffitiak ikus daitezke. Horietaz gain, eskultura, ilustrazio eta ikus-entzunezko lanez ere gozatu ahal da.

Erakusketan, baina, zuzeneko emanaldiak ere izango dira, tartean, break dance eta disko jartzaileen saioak. Hemen ekimenaren egitarau guztia ikus daiteke.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button