MUSIKA

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketako kontzertuak

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak abiaturiko behin, Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa lehen urratsak ematen ari da eta horretarako kontzertuen datak jarri dituzte honezkero.

Irailaren 12an hasi ziren lehenak  baina bidea hasita dago eta azarora bitartean kontzertu pila bat ikusteko aukera egongo da. Hala hurrengo zitak gaur bertan ere hasiko dira, metalaren arloan Baxtards eta Jolly Joker taldeek joko baitute.

26an Cro, Larry Bird eta Neon Lights arituko dira, eta 27an Sanctrum eta Silence Equals Death. Urrian ere segida izango dute kontzertuok, 3an Milk It, Aurora, John Bolduan taldeekin; 10ean Los News, Queen Bitch eta Nieblarekin; 17an The Dispositives, Luggoni eta James Room bandekin; eta 24an Educados, Mikel Uraken, Lemy River taldeekin.
Metal esparruari dagokionean urriaren 4an Tight Leash eta 13 Left to Die taldeak arituko dira; 11n Soldier eta Reo; eta 18an Unbreath eta The Mercy House.  
Bestelako Joeren finala azaroaren 7an izango da Las Casicasiotone, Mikel Grimaldo, Compact Disk Dummies eta Dollsquimia taldeekin. Beste finalak 8an (Metalekoa) eta 9an (Pop-Rockekoa) izango dira

Sariak potoloak dira. Edozein modalitatetan, lehenengo saridunak 5.000 euro harrapatuko ditu; bigarrenak 2.500 eta hirugarrenak 1.000 euro. Bestelako joerak sailean, 2.700 euro banatuko dira. Beste aldetik, 1.000 euro gehiago egongo dira ustekabeko maila ona emango duen talde errebelazioarentzat.

Aurten 25. urteurrenaren kariaz, kontzertu bereziak antolatu dituzte.  Hala, azaroaren 15ean, talde metal zaleak arituko dira: Ost, Ride to Fall eta Ero; eta 16an, Las Culebras, Mobydick eta The Great Barrier.

Ez dugu esatea ahaztu nahi, kontzertu guztiak 20:00etan hasiko direla, eta sarrera doakoa dela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button