LITERATURA

Kontakizunen hasieratik jarraitzeko prest, BizkaIdatz Txikia lehiaketan

BizkaIdatz Txikia X. Haur eta Gazteen Literatura Sariak literatur sorkuntza bultzatu nahi du gure lurraldeko eskola-umeen artean. Bertan Bizkaiko ikastetxe batean ikasten ari diren 16 urte arteko umeek edo gazteek aurkeztu ditzakete lanak Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5, edo 6. mailan ala Bigarren Hezkuntzako ikasleak baldin badira. Idazlanak aurkezteko epea otsailaren 9ra arte luzatuko da.

Lehiaketaren deialdi honetan, parte-hartzaileek kontakizun hauen hasierak hartu beharko dituzte abiaburutzat: Gaztelaniazko modalitatean, Mónica García Saiz idazlearen Una Nueva Familia izenburuko kontakizunaren hasiera, eta euskarazko modalitatean, Idoia Carramiñana Miranda idazlearen Zer Erremedio! izenburuko kontakizunaren hasiera.

Hasieran horietan oinarriturik, parte-hartzaile bakoitzak nahi duen beste lan aurkez ditzake. Kontakizunen luzera gutxienez 4 orrialdekoa eta gehienez ere 5 orrialdekoa da. Eskuz idatzita egon beharko dira, letra argiarekin, edo ordenagailuz idatzita, «Times» edo «Arial» letra-tipoarekin, 12ko tamainarekin eta lerroarte bikoitzarekin, DIN A4 tamainako orrietan.

Lehiaketaren gaineko datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button