ARTEA

“Bi kamera xume” argazki erakusketa Elgoibarren

Ongarri Argazki Taldea eta Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak antolatuta, datorren barikutik urriaren 11ra bitartean, Elgoibarko Kultur Etxean, Roberto Botija eta Angel Ispizua argazkilarien lanak ikusi ahalko dira Bi kamera xume argazki erakusketan.

Azken urteotan argazkilaritza digitala ziztu bizian garatu da. Iraultza teknologikoak makina sofistikatuagoak sortu ditu, askoz ere funtzio automatiko gehiagorekin, zeintzuk gai baitira argazkilariaren gogoeta ordezkatzeko, argazkilariaren ordez pentsatzeko argazkia ateratzeko orduan. Roberto Botija eta Angel Ispizuaren erronka, kamara elementalagoen bitartez argazkilari on bati dagokion abilezia berreskuratzea da.

“Erakusketa honetan zehaztasuna, detailea eta formatu handiko kamera teknikoaren mantsotasuna, gure umetako jolaserako kameraren espontaneotasun eta arintasunagatik ordezkatzea bilatu dugu” esan dute autoreek.

Roberto Botijaren obra (Bilbao 1953), hainbat museo eta erakusketa geletan egon da ikusgai: Spectrum Sotos (Zaragoza), Ivasfot eta Lugaritz (Donostia), Ongarri (Elgoibar), Estudio 22 (Logroño), Photomuseum (Zarautz), Artium (Gasteiz), eta abar.

Angel Ispizua (Bilbao 1956), 1999ko ekainean Artista de la Federación Internacional de Arte Fotográfico (AFIAP) delakoa aukeratua izan zen eta hainbat galerietan egin ditu erakusketak: La Casa de la Imagen (Logroño), Contraluz (Iruñea), Photomuseum (Zarautz), La Taberna de los Mundos (Gasteiz,  Bilbo), Diafragma Foto (Kordoba), ….

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button