ESZENA

Bi antzezlan ikusgai Kultur Leioan

Asteburu honetan bi antzezlan ikusi ahalko dira Kultur Leioan: ostiralean, martxoak 20, Azar Teatro konpainiaren El Juicio de Dayton , 20:30ean, eta igandean, martxoak 24, familia osoari zuzenduriko Ganso & Cía taldearen Babia, 18:00etan.

Gaztela Leongo Azar Teatro konpainiak Stanley Kramer zuzendari klasikoaren Inherit the wind (1960) filmean, eta pelikula hori inspiratu zuen Jerome Lawrence eta Robert Edwinek idatzitako lanean oinarritzen den El Juicio de Dayton antzezlana antzeztuko du.

Obrak Tximinoaren epaiketa du ardatz: 1925, Dayton (Tennessee) hiria, irakasle bat epaituko dute bigarren hezkuntzako ikasleei Darwinen eboluzioaren teoria irakasteagatik. Istorioan eboluzionismoaren eta erlijio-fundamentalismoaren arteko liskarrak ageri dira.

Bestalde, igandean Euskal Herriko Ganso & Cía konpainiak Babia lana aurkeztuko du. Adin guztietako ikusleentzako antzezlana da: “Babian bizi dira, murgilduta, bakarturik, bi ezezagun bailiran. Egunak berdinak dira kutxez beterik dagoen biltegi honetan. Egun batean telefonoak ez du jotzen eta elkarri begiratzera behartuta daude”. Gorka Ganso eta Txefo Rodriguezek antzeztua, eta Iñaki Rikartek zuzendua, adiskidetasunaren inguruko komedia da, umoretsua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button