ARTEA

Euskal eskultura ardatz, Balmasedako “Artekalea”-n

Balmaseda, euskal eskulturari dagokionean, erreferentzia izango da datozen asteetan. Horretaz gain, bigarren edizio honetan kultura-proposamena mundura zabalduko da, eta Polonia herrialde gonbidatua izango da. Hortaz, Artekalean lurralde horren lana ere erakutsiko da.

Guztira hogeita hamar bat eskultorek (hamabi inguru Poloniakoak izango dira) formatu handiko obrak ikusgai jarriko dituzte kaleetan eta beste gune batzuetan, hala nola, Horkasitas Jauregian edo Klaret Antzokian.

Artisten zerrenda zabala da: Fernando Mikelarena, Juan Chillida, Paco San Miguel, Xabier Santxotena, Víctor Arrizabalaga, Koko Riko, Iñaki Olazabal, Iván Jiménez, Iñigo Varona, Koldobika Jauregi, Jose Mari Herrera, Mari Jose Lacadena, Mariemi Otaola, Celia Eslava, Paula Mónica Betanzos eta Iker Potes.

Poloniako eskultoreen lanak Miradas izen generikoa izango du, eta bertan Stanislaw Cukier, Krzysztof M. Bednarski, Grzegorz Kozera, Barbara Falender, Zuzanna Janin, Maria Pininska-Beres, Jan Mioduszewski, K. Bednarski, Anna Okrasko, Zbigniew Olkiewicz eta Katarzyna Józefowicz bilduko dira.

Koldobika Jauregi komisarioa da eta Inés Ruiz Artola artista poloniarrez arduratzen den komisario izango da.

Artekalea Balmaseda erakusketaren hasiera gaur bertan izango da, Enkarterrietako Hiribilduan., eta bigarren edizioan eskulturak ikusgai dituzten artistetako batzuek beren artelanen ikuspuntuari buruz hitz egingo dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button