MUSIKA

The Icer Company taldeak “Belurbe” kaleratu du

Iker Zia (Arima Sutan) musikari nafarraren egitasmoa da The Icer Company, 2013an eratua, eta Belurbe izenburuko bigarren grabazioa plazaratu berri du. Aurretik, Ur abisalen espedizioa diskoa izan zen.

Taldearen arabera, “Belurbe asmatutako hiria da, inguruko edozein izan zitekeena. Belurberi buruz hitz egitea gure inguruari buruz hitz egitea da, baina zuzeneko erreferentziarik gabe. Belurbe gure inguruan gertatzen eta existitzen den guztia da”.

Diskoak 13 doinu biltzen ditu: “Ongi etorriak zuen kontakizunetara. 13 istorio, 13 kantu, 13 hiri”. Taldeak energia handiko pop-rocka jorratzen du, garaikidea, eta soinu eta hitz landuekin. “The Icer Company soinu urmael handia bilakatu da, inmertsio zirraragarria proposatuz, kontzeptu mamitsu baten inguruan”.

Haritz Harreguyk teknikariaren gidaritzapean grabatu dute diskoa, Usurbilgo Higain estudioan, eta Juan Hidalgok masterizatu du Madrilgo Mastertips Mastering-en.

Hala, bigarren lana hiri imajinario horren kontzeptuaren inguruan ardaztu da, “kolaboraziozko proiektu narratibo berezi bat” gauzatzeko. Egitasmo horretan Gotzon Barandiaranek, Jurgi Ekizak eta Miren Amurizak parte hartu dute.

J. Oscar Beorleguiren esanetan, “(kantuak) handitasun lilurapen baterako pasaportea dira, magnetismozko melodiekin, harrapatzen zaituztenak, eta emaitza zigilu pertsonaleko pop rock soinua izanik”. Beorleguik, gainera, ahotsetan egindako lana azpimarratu du: “guzti hau, Ikerren ahots eta bihozkadarekin, harmonia bizian biribiltzen da”.

Ikus ezazue, bada, bideo hori; informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero: theicercompany.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button