LITERATURA

Gaizka Zabartek “Zaharrak ez zuen hil nahi” liburua aurkeztu du

Gaizak Zabartek (Zaldibar, 1960) Zaharrak ez zuen hil nahi bere lehendabiziko nobela argitaratu du Susa argitaletxearen eskutik. Gaur bertan aurkeztu du Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Zabartek idatziriko 154 orrialdetan misterioa da nagusi, heriotzazko eta maitasunezko misterioa, beti ere, umorez bustia. Izan ere, gertaera bitxi batek piztuko du familia-sekretu baten inguruko ikerketa. Larunbat goiz batean, istorioaren narratzaileak ehorzlearen deia jasotzen du esanez berarekin berba egin behar duela. Kanposantura iritsitakoan, ehorzleak hildako aitarekin loturikoak kontatzen dio. Protagonista zur eta lur gelditzen da, izan ere, ez du bere aita, -Cosme Gezeta-, ezagutu. Umetan galdu zuen eta aitaz ezer gutxi daki.

Ehorzleak kontaturikoak misterioz beteriko inbestigazioa abiatuko du. Senitartekoengana jo beharko du narratzaileak, eta aita izandako tabernatara joan. Zaila egingo zaio baina, argi izpirik ikustea. Azkenik, kontakizuna irauli egingo da, baina amaierara arte irakurleak une entretenigarriak bezain dotoreak igaroko ditu sekretuz jositako istorioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button