ESZENA

Hamaikagarren urtez egingo da “Ikuszirkus” jaialdia, Andoainen

Hamaikagarren urtez egingo da aste honetan Ikuszirkus jaialdia, eta abenduaren 30era bitartean, zirkuaren koloreak Andoain herria hartuko du. Bertako Bastero Kulturguneko eszenatoki beltza “grabitateari kontra egiten dioten artistek argituko dute, goitik behera datozen telak behetik gora igotzen, berez lurrera erori beharko luketen malabareak airean mantentzen, hanken gainean oinez ibili ordez hankaz gora eta txilin-bueltak emanez dabiltzan gizon-emakumeak, … ezinezkoak diruditen ariketak baina egiten dituztenak!!”

Gaurko (abenduak 27) protagonista Kataluniatik datorren Bot Project konpainia da. Collage izeneko lanean bi gizon igerilekura salto egiteko prest daude. Akrobaziak, orekak eta desorekak, grabitatearen aurka doazen saltoak, objektuen manipulazioa eta umore dosi handiak dira publiko orokorrarentzat den tranpolin ikuskizun dibertigarri horretan baten diren osagaiak.

Datozen egunotako programazioa honako ikuskizunekin osatuko da: 28an, Tresperté circo teatroren (Andaluzia) Oopart lana; 29an, Cie Hors Pistes taldeak (Frantzia) Travelling Circus eroango du; eta 30ean, La Sbrindola konpainiak (Italia) Shock´em All egingo du.

Datu guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button