ARTEA

Xabier Zirikiain eta Isabel Dublang artisten lanak, Donostian

Bihartik aurrera, martxoak 13, Xabier Zirikiain eta Isabel Dublang-en lanak izango dira ikusgai Donostiako Egia auzoan dagoen Reflex gunean. Erakusketa 19:30ean inauguratuko da.

Zirikiainek askotariko euskarriak erabili ditu bere lanetan: poster, eskultura, collage eta bestelakoak; azken hamar urteetan egindako obrak dira.

Dublangek, berriz, collage abstraktuak paratuko ditu Reflex gunean. Collage horien bitartez, memoria, gertuko inguru eta prozesuen gaineko gogoetak egin nahi ditu. Dublangek ere askotariko euskarriak erabili ditu, bai eta kolore eta ehundura anitz ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button