ESZENA

“Rezikletas” perkusio-ikuskizun ibiltaria, Bergaran

Perkusio emanaldi ibiltaria da Turukutupa taldeak Bergaran, ostegunean, aurkeztuko duen Rezikletas lana; izan ere, taldeak birziklatutako materialak erabiltzen ditu bere ikuskizunean, soinu erabat akustikoak sortzeko. Soinu-tramankulu horiek guztiak trizikloetan muntatzen dituzte, eta gero, kalerik kale ibili.

Konpainiaren aburuz, “ikusleari bere sormena eta egungo munduari buruz duen ikuspegia birziklatzeko aukera eskaintzen dio ikuskizunak”. Emanaldiak, hain zuzen ere, ikus-entzuleengan eragin nahi du, euren ingurua eraiki ahal dutela ohar daitezen.

Victor Garcia de la Torre eta Sergio Lopez de Landache musikariek sortu zuten obra 2006an, gune publikoetan aritzeko dauden mugak gainditzeko askoz. Bi musikari horiekin batera, Iker Barrientos eta Bernabe Tebar arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button