LITERATURA

Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketaren XLI. edizioa

Euskarazko eta gaztelaniazko ipuinak aurkeztu ahal dira Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketaren XLI. Edizioan, baina lan bakoitza bi modalitate hauetako bakar batera baino ezin da aurkeztu. Horietako bakoitzean 6.000 euro emango dira saritzat.

Aurkeztuko diren lanak 10 orrikoak izango dira gutxienez eta 25 orrikoak gehienez. Lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan izenburua eta izengoitia besterik ez dira jarriko. Horiekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia, helbidea eta telefonoarekin.

Lanak aurkezteko epea 2012ko irailaren 6an amaituko da.

Betebeharreko guztiak hemen begiratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button