ESZENA

Bertsoa oinarri duen dantza ikuskizuna

Bertsoa oinarri duen dantza ikuskizuna da Haatik Dantza Konpainiak egiten duen Errimak Oinetan ikuskizuna. Aiert Beobidek eta Unai Elizasuk sortu dute dantzak eta bertsoak uztartzen dituen lana, bertsoaren ikuspegi eta logikatik abiaturik.

“Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina, entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotakoa dantzaren bidez? Erantzuna Errimak oinetan emanaldian dago”.

Aiert Beobide, Maitane Mujika, Onintza Odriozola, Garazi Lekuona, Gotzon Poza eta Iurre Aranburu Haatik taldeko dantzariek jarri dituzte oinak errimetan eta errimak oinetan, eta era berean, dantza berriak bertsoei.

Bost aulki agertzen dira oholtza gainean. Aurkezlearen offeko ahotsak gaiak jartzen ditu eta dantzariak altxatu eta eseri egiten dira, banaka edo binaka kantatzen dutelarik. Euskal musikari ezagunen kantak erabiltzen dituzte eta Sustrai Colinak propio egindako bertsoak ere dantzatzen dituzte, Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta Amaiur Cajaravilleren musikarekin.

Hil honetan bi saio egingo dituzte Euskal Herriko geografian zehar. Asteburu honetan, irailak 8, Zestoako polikiroldegian izango dira eta datorren asteburuan, 15ean Markinako Uhagonetik pasatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu