LITERATURA

“Ernestina Champourcin” XXVIII. poesia lehiaketa

Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Ernestina Champourcin XXVIII. poesia lehiaketarako deia egiten du. Lanak aurkezteko epea irailaren 4an bukatuko da.

Betiko legez, bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Poema sortak 500 bertsokoak izango dira gutxienez eta 700 bertsokoak gehienez. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.

Bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabe, eta izenburuarekin. Jarriko diren datuak egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia edo, helbidea eta telefonoa dira.

Lanak Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu edo hartara bidali beharko dira (Probintzia plaza 5, 3. solairua, 01001 Gasteiz). Kanpoaldean Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa jarri beharko da.

Saria 2.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako.

Bestelako datuak kontsultatu nahi izanez gero, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button