ESZENA

Berrizko egitarau kulturala laster martxan

Pandemiak ekarritako konfinamenduaren ostean, kulturaren engranajeak hasi dira mugitzen han hemenka, eta Berriz herrian, igandean jarriko dira martxan antolaturiko hitzordu kulturalak. Segurtasun neurriei jaramon eginez, emanaldietarako sarrera doakoa izango da, baina bertako kopurua mugatua izango da.

Diogun bezala, igandean hasiko dira zita interesgarriak, 20:00etan Encuentros, Pool eta Fight dantza ikuskizunekin. Ekainaren 29an, Tio Seronen Semeak taldeak Festamentue egingo du 21:00etatik aurrera.
Uztailean ere makina bat kontu antolatu dira, tartean, Ganso&Cia taldearen Panoli Kabareta, Malas Compañias-en Prozak eta Cia Maintomano taldearen Beldur barik obrak. Musika Kutxa eta Indala dantza ikuskizunak ere programatu dira.
Eta musikari dagokionez, Izaki Gardenak taldeak kontzertua egingo du uztailaren 3an. Izaki Gardenak Dena oskol diskoaren biraren azken txanpan ziren pandemia heldu zenean, eta udaberriko eta udako kontzertuak bertan behera geratu zaizkie, eta ondorioz kantu berriak egiten hasteko gorputzaldi eta animorik gabe lotu da taldea. Baina hasi dira kontzertuak egiten. Duela aste batzuk Jimmy Jazzen izan ziren. Eta datorren astean Berrizen izango dira.

Datak eta bestelako zehaztasunak hemen kontsultatu ahal dituzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu