LITERATURA

Patxi Zubizarretaren “1948ko uda” lana berrargitaraturik

Joan den ostiralean, ekainak 19, aurkeztu zuten Donostian Patxi Zubizarretaren 1948ko uda (Erein) liburuaren edizio berria. Autoreak testu berri bat erantsi dio lehengo kontakizunari: Egilearen hitzatzea 2015ean (Matematika existentziala).  Zati hori honela hasten da: “esku artean daukazun liburuño hau 1993an sortu zen baina, izan, kontu are urrunagokoak ditu hizpide. Milan Kunderaren matematika existentzialak ongi deskribatzen du gure gizartearen gabezia handienetako bat: Zenbat eta azkarrago bizi, orduan eta gehiago ahanzten dugu”.

Liburuan kontatzen dena ordea, hauxe da: “Astelehenean daukan Gizarteko azterketa dela eta, larunbat arratsaldean Beñat etxean geratu da. Dena dela, asteburuetan ikasi behar izatea aspergarria zaionez, liburuak bertan behera utzi, eta gurasoen logelara jo du, aitari zigarro bat lapurtzeko asmotan. Baina zigarropean koaderno zahar bat dago, eguneroko moduko bat, eta horrexek piztuko du mutikoaren jakin-gosea, zeren han gerraosteko gazte baten bizipenak agertzen baitira, batzuk ezagunak, bestetzuk guztiz ezezagunak… Eta balkoian zigarroa erre bitartean, Beñatek bere mundua gaztearen munduarekin alderatuko du: ikasketak, maitasuna, gosea…”.

Lanean zegoen hizkuntza eguneratua izan da eta azala Pablo Caracolek egin du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button