LITERATURA

Generoen fusioaren aztergai “Eztabaidak literaturarekin” ekimenean

Andres Trapiello eta Agustín Fernández Mallo idazleak generoen uztarketaren inguruan arituko dira bihar Bilboko Bidebarrieta liburutegian egin ohi den Eztabaidak Literaturarekin ekimen literarioan. Ekitaldia, 19:30ean egingo dute.

Andres Trapiello (León, 1953) idazlearen obraren ezagunena Trilogía de la Nocilla da. Autoreak Poesiaren ondorengo Poesia terminoa erabili zuen hiru liburu horiek definitzeko. Izan ere, berak idatziriko Postpoesía, hacia un nuevo paradigma liburua Anagrama Saiakera Sariko finalista izan zen 2009an.

Agustin Fernandez Mallo (La Coruña, 1967), berriz, Zientzia Fisikoetan lizentziatua da. 2000. urtean Poesia ondorengo poesia—literaturaren eta zientzien arteko loturak terminoa asmatu zuen, bere poesia lanak definitzeko, Yo siempre regreso a los pezones y al punto 7 del Tractatus (2001), Creta lateral travelling (2004), edo Carne de píxel (2008).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button