ARTEA

Beatriz Sanchez artistaren proposamen berria, “Betadine Su Bata”

Beatriz Sanchez marrazkilaria, performer-a, ikus-entzunezko sortzailea eta diskurtso matxistaren eta informazioaren gizartearen aztertzailea da. Bada, abuztuaren 17an, bere egitasmo berriena inauguratuko du Bilboarte zentroan, Betadine Su Bata. Instalazio hori irailaren 14ra arte bisitatu ahalko da.

Cordoba hirian jaiotako sortzailearen instalazioa erabat esperimentala da: bideo formatuko artisau sormen-lanekin osatutako bilduma da, eta bere xedea da softwarearen efektu digitalak lausotzea, bitarteko plastiko eta analogikoekin ordezkatuz. Bilbaoarte zentroaren arabera, “Esanahi berriak sortzen ditu, etengabe mutatzen ari den hizkuntza propio eta autonomo batera iritsi arte”.

Beatriz Sanchezek honela deskribatzen du bere obra: “Eszenario mutanteen galeria. Random egoeren errepertorioa. Kasik etxekotutako bestiarioa. Ezinezkoarekiko mirespena. Inoiz amaitzen ez den atal pilotua. Ezusteko ekoizpen handia: panpina errusiarrak, kasik Kinder arrautzak. Arkakusoen zirkutik, photocall-era”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu