EZLEKUBAT

Nacho Magro: “Kalea ezin da kapsuletan sartu”

Nacho Magro graffiti artista valentziarrak nortasun bikoitza dauka, eta bere jardueran erabiltzen duen identitatearen arabera, batera edo bestera aritzen da. Joan den asteburuan Bilboko Hika Ateneoan egin den Graffiti Liberation Front (GLF) izeneko jardunaldietan parte hartu du, eta hiriko arte diziplina horrekin loturiko zenbait ikus-entzunezko lan aukeratu eta aurkeztu ditu bukatu berri den Zinebi zine jaialdian.

Nor da Nacho Magro eta nor da Escif? Zein lan egiten duzu 2 bide 1 honetan?
Izen hori erabiltzeko beharra sortzen denean da kaleko lana eta artearen zirkuituan egiten dudan lana banandu nahi ditudanean, edo teoria mailan, argitalpen baten barruan… Escif-ekin poesia garatzen dut gehiago eta Nacho Magrorekin teoria gehiago, nahiz eta biltzen ari diren tendentziak diren eta gero eta hurbilago dauden. Cabello/Carceller-en metafora bat dago artista garaikideari erreferentzia egiten diona txoria eta ornitologoaren jokuaz. Escif txoria litzateke eta Nacho Magro ornitologoa. Escif-ek kaleko lanean dituen kontradikzioak eta egonezinak planteatu nahi ditut Nacho Magrorekin.



Arte urbanoan emaniko lehen urratsak zeintzuk izan ziren? Noiz hasi zinen kalean margotzen eta zer eraman zintuen horra. Nola garatu da zure kaleko lana?

Institutuan, 96. urtean, hasi nintzen grafittiak pintatzen nire adiskideekin, identifikatzeko eta talde bati egokitzeko, gaztaroaren erreboltariaz. Baina era berean jolasteko beharra ere bazegoen. Hasieran kalea tentsio espazioa da, ekintzetakoa, eta zeuk horretan guztietan parte hartu nahi duzu. Gauean ateratzen zara zure lagunekin pintatzera eta eza dakizu zer gertatuko den. Horrela sortu zen Escif.
Kalean denbora bat pintatuz egon ostean konturatzen zara jokorako baino zerbait gehiagorako dela kalea, beste ahalmen bat duela. Grafittiak egin osteko aldian kalea botere espazio bat bezala erabiltzen dut. Zerbait kontatzeko erabiltzen dudan espazioa.

Hasieran dena ikusten zuen begi handi bat egiten hasi nintzen. Hirietako zaingoaren gaineko hausnarketa azalekoa. 4 urtez begiak pintatzen egon eta gero hasieran kritikatzen nuen jokoan erortzen ari nintzela jabetu nintzen.
Hiria publizitatez josita zegoen eta zeuk errealitate hori erasotzeko bitarte guztiak badituzu, eta bat-batean zure interbentzioak oso arrakastatsuak badira ez duzu produktu bat saltzen baina bai logotipo edo marka bihurtzen den identitate bat.

Duela hamar urte hori guztia aldatu eta kalea trukatzerako erabiltzen hasi nintzen; hausnartzeko edota diskurtso zehatza garatzeko toki bezala. Lehen pintura bera potentziatzen hasi nintzen bitarteko lez ezezik helburu lez ere, eta horrela pinturatik urrundu naiz gehiago ideiatan oinarritzeko.
Orain kalean pintatzeko planteamendua egiten badut ez da interbentzio soila izango, zerbait handiago bati baitagokio, azkenean hau bizi-proiektua baita, ni ezagutzeko proiektua. Horma niretzat da zure arazoak kontatzen dizkiozun lagun hurko hori, alde intimotik sortzen den espazioa baina alde sozialarekin harreman sortzen duena.
Horrexegatik ez dut taldean lan egiten, kolaborazioaren bat egin badut ere, oso lan pertsonala dela uste dut.

Egiguzu berba GLF proiektuaz (consonnirekin batera). Zein da bere helburua?
G.L.F “Graffiti Liberation Front” akronimo ironikoa da. Graffiti eta bere errepresentazio azpikulturalak (errepresentazio eta ideologiaren sinboloak) sortzen dituzten zeinuak aztertzen dituen proiektua da. Era berean estiloaren kapitalizazioa eta merkantilizazioa aztertzen dira.

Proiektuaren oinarria da ez dela ekintza hutsa. Interesanteagoa da esparrua eta hausnarketarako testuingurua.

Kalean grafittia edota pintura-lan bat egiteko orduan zein da zure egiteko modua? Zein hiritan pintatu duzu?

Hasieran asko erabiltzen nuen spray-a, oso teknika arina delako. 10 urte teknika honekin egon ostean pintzeletara pasatu nintzen, eta nire lana erabat aldatu zen eta hortik aurrera pinturatik urrundu nintzen. Erreminta ezberdinekin lan egiten saiatu naiz interbentzio eta lekuaren arabera, beti berdina ez erabiltzeko.

Ia Europa osoan pintatu dut: Paris, Londres, Italia… Gero Iparramerikara joan nintzen. Bidaiatu naizen toki guztietara eraman dut pintatzeko zerbait.
Toki bakoitzean jakin behar duzu mugitzen, urteko sasoirik onena aukeratu, ordua… Toki guztietan ez da berdina.
Orain trantsizio prozesu batean nago. Nire burua aurkitu nahian nabil baian ez dut aurkitzen. Duela lau hilabete astean bi aldiz pintatzen nuen, pintura hartzen dut eta lokalizatuta dudan horma batera joaten naiz, baina azken aldian Bilbon pintatu dut ekimen batean eta datorren astean Miamin, beste ekimen batean.

Dekoratzaile ez naizela eta honek guztiak zentzua daukala sentitzeko erreminta bat topatu behar dut.

Zelan ikusten duzu Banksy arte urbanoaren ikono gisan? Zer pentsatzen duzu Donostian egin zuen interbentzioaz, grafiteroen jarreraz, Udalarenaz,…?

Banksy fenomenoa oso interesantea da eta oso pertsona inteligentea iruditzen zait. Seguruenik ezin da arte urbanoaz hitz egin bera aipatu gabe. Esan liteke berak zabaldu duela arte urbanoaren marka eta merkatuaren oinarria Banksyrengan dagoela. Bera ere honen guztiarena urrean jarri da. Grafittitik dator bera eta une batean bera eta Shepard Fairy tradiziozko eskematik aldendu ziren. Biek, logotipotik beratik haratago egin zuten salto, eta diskurtso berezia zuten, bide berriak zabaltzen zituzten arte urbanoan.

Donostiakoari dagokionez, zalantzan jartzekoa da berak egindakoak, ospetsua izateagatik, iraun beharko duelako hori. Kalea hori da, grafitti bat pintatzea eta gainean berriz pintatzea, kalea bizirik dago, Kaleak duen balio erantsia da.
Ez dut uste Bansky haserretuko denik bere lana tapatu dutelako.

Zein da jendearen jarrera zure horma pintatuena urrean? Nola baloratzen duzun zure lanek jaso dezaketen garapena? (kartelak, beste grafittiak gainean,…)
Zerbait pintatu eta handik bi egunetara Udalak borratzen badu edota gainean zerbait pintatzen badute, normala da korapiloa jartzea tripan, baina ez da ezer gertatzen, normala da. Nahiago dut hori bizitza osoan irautea baino. Ez nau arduratzen, gainera orain dela lau urte egindako zerbaiti kusiko banu ez litzaidake ezer ere gustatuko. Egiten ari zarean une zehatz batean zentzua duten elkarrekintzak dira, bere tenporalitatetik ateraz gero herren gelditzen dira.

Kalea espazio librea dela esaten digute, guztiok parte har dezakegun tokia, baina gero gezurra da guztia, eskubide bakarra Udalek eta publizitateko enpresa handiek baitute soilik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button