ARTEA

Bazterturiko artelanen erakusketa inauguratuko du bihar Amarikak

Gasteizko Amarika arte-proiektuaren batzordeak Alfredo Fermin Cemillan Mintxo artistari detektibe kulturalaren lana egiteko eskatu dio, alegia, tokiko artisten lokaletan sudurra sartzeko eta zulo horietan ikusitakoarekin erakusketa paratzea. Komisarioak proposamen onartu du eta bihar, 20:00etan, erakusketa inauguratuko dute Ateetatik Barrura izenburupean.

Erakusketaren helburua da sortzaileek gutxietsi dituzten artelanak euren armairutik ateratzea, alegia, egileek eurek nolabait baztertu dituzten obrak ikusgai jartzea. Sekula argitaratu edo oso gutxi zabaldu diren sormen-lanak publikoaren begien aurrean paratzea.

Beraz,  erakusketa honetan ikusiko diren obrek bi baldintza bete beharko dituzte: betetik, egilearengandik edo kanpotik datorren gaitzespen sekretua, eta bestetik, obraren eta egilearen arteko lotura sekretua, harreman bitxi horren inguruan kontakizun interesgarria izateko aukera egon dadin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button